JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2012ko abuztuaren 18tik 26ra jokatua).

 

 

 

Kaunas Lituaniako bigarren hiririk handiena da. Kaunasko konderriko hiriburua ere bada. Herrialdeko bi ibai luzeenen (Nemunas eta Neris) lotunean kokatuta, Lituaniako urmaelik handiena den Kaunasko urmaela gertu du.

 

            Ia 400.000 biztanle ditu eta % 93 jatorri lituaniarrekoa da. Tokiko jendearen hainbesteko portzentaia erabat ez ohikoa da Errepublika Baltikoetan (Lituanian, Letonian eta Estonian). Vilna Lituaniako hiriburutik 95 kilometrora dago.

 

            Hiria kanpoan batez ere ezaguna da bere saskibaloi taldearengatik: Zalgiris Kaunas. Halaber, Arvydas Sabonis saskibaloilari ohia da horko pertsonarik ezagunena.

 

            Jokalari beteranoen Europako Xake Txapelketak Kaunas hirian jokatu ziren, 2012ko azbuztuaren 18tik 26ra.

 

            Jokalari beteranoen Europako Xake Txapelketa Irekiko antolatzaileak: Xakeko Europako Batasuna eta Kaunasko Xake Federazioa. 9 txandatan, 103 jokalari aritu ziren (iazko Irekian baino bi gehiago).

 

            Gizonek 60 urte eta emakumeek 50 gutxienez eduki behar zituzten (2012ko abenduaren 31ko datan).

 

            90 minututan 40 jokaldi egin behar ziren. Patida bukatzeko 30 minutu zuten gero. Hori bai, jokaldi bakoitzean 30 segundo gehituta hasieratik.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Nikolai Pushkov (Errusia) (2.390) – 7 puntu.

2)    Viktor D. Kupreichik (Bielorrusia) (2.434) – 7 puntu.

3)    Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.394) – 7 puntu.

4)    Valentin Bogdanov (Ukrania) (2.374) – 6’5 puntu.

5)    Yuri S. Balashov (Errusia) (2.450) – 6’5 puntu.

6)    Algimantas Butnorius (Lituania) (2.388) – 6’5 puntu.

7)    Oleg L. Chernikov (Errusia) (2.411) – 6’5 puntu.

8)    Boris Gruzmann (Errusia) (2.284) – 6’5 puntu.

9)    Boris Maryasin (Israel) (2.324) – 6’5 puntu.

10) Moshe Tratatovici (Israel) (2.279) – 6 puntu.

11) Evgeny Golcman (Errusia) (2.330) – 6 puntu.

12) Kestutis Kaunas (Lituania) (2.255) – 6 puntu.

13) Vladimir I. Karasev (Errusia) (2.380) – 6 puntu.

14) Nils-Ake Malmdin (Suedia) (2.297) – 6 puntu.

15) Wolfgang Thormann (Alemania) (2.251) – 6 puntu.

 

NIKOLAI PUSHKOV TXAPELDUN AZKENEKO TXANDAKO EMAITZEI ESKER.

 

 

            Nikolai Pushkovek, 1946. urtean jaioa, 2012an 66 urte bete ditu edo beteko ditu. Maisu Handia da, orain bere eloa apalduta badago ere. 2.562 puntu izan zituen 2000ko urrian.

 

            Zazpigarren txandaren ondoren bakarrik zegoen buruan 6 puntuz. Txapelketa arriskuan jarri zitzaion azken aurreko txandan, Valentin Bogdanov ukraniarrak irabazi baitzion.

 

            Azkeneko txandaren zain laugarren postuan zegoen. 6’5 puntuz Valentin Boganov zen liderra eta zortzi jokalari puntu erdira zeuden.

 

            2.406ko eloko Nikolai M. Mishuchkov errusiarra gainditu zuen Nikolai Puskhovek azkeneko txandan. Valentin Boganovek galdu egin zuen Evgeny V. Mochalov bielorrusiarraren aurka. Sei puntukoen artean hirugarren jokalariak ere irabazi zuen: Viktor D. Kupreichik bielorrusiarra. Iaz seigarren sailkatu zen, baina 2.297ko eloko Nils-Ake Malmdin suediarra garaituta, bigarren postua eskuratu zuen aurtengo edizioan.

 

SARIAK.

 

1)    Nikolai Pushkov (Errusia) (2.390) – 1.700 euro eta urrezko domina.

2)    Viktor D. Kupreichik (Bielorrusia) (2.434) – 1.200 euro eta zilarrezko domina.

3)    Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.394) – 800 euro eta brontzezko domina.

4)    Valentin Bogdanov (Ukrania) (2.374) – 500 euro.

5)    Yuri S. Balashov (Errusia) (2.450) – 400 euro.

6)    Algimantas Butnorius (Lituania) (2.388) – 350 euro.

7)    Oleg L. Chernikov (Errusia) (2.411) – 300 euro.

8)    Boris Gruzmann (Errusia) (2.284) – 250 euro.

9)    Boris Maryasin (Israel) (2.324) – 200 euro.

10) Moshe Tratatovici (Israel) (2.279) – 150 euro.

11) Evgeny Golcman (Errusia) (2.330) – 100 euro.

12) Kestutis Kaunas (Lituania) (2.255) – 100 euro.

 

TXAPELKETA HONETAKO AZKENEKO GARAILEAK.

 

            2010. urtean, X. edizioan: Vitaly Tseshkovsky (Errusia).

            2011. urtean, XI. edizioan: Mihai Suba (Errumania).

            2012. urtean, XII. edizioan: Nikolai Pushkov (Errusia).

 

2012-08-26.

 

Iturria: “http://chess-results.com/tnr79343.aspx?art=1&rd=9&lan=1” webgunea.